kaixo!
Gu Laskorain ikastolako 6 ikasle gara (Alaitz, Itziar, Harriet, Ioritz, Maialen eta Ainhoa) eta gure enpresaren izena Basqueat da.
Enpresaren helburua bertako produktuak beste enpresei ezagutaraztea da. Beraz, gure katalogoa begiratu bat ematera gonbidatzen zaituztegu.
Produktuak zuen gustokoak izango direlakoan.
BASQUEAT.
¡Hola!
Somos 6 estudiantes de Laskorain Ikastola (Alaitz, Itziar, Harriet, Ioritz, Maialen y Ainhoa) y el nombre de nuestra empresa es Basqueat.
El objetivo de la empresa es dar a conocer sus productos a otras empresas. Por eso te invitamos a que eches un vistazo a nuestro catálogo.
Esperamos que nuestrod productos os sean de buen gusto.
BASQUEAT.
Hello!
We are 6 students from Laskorain Ikastola (Alaitz, Itziar, Harriet, Ioritz, Maialen and Ainhoa) and the name of our company is Basqueat.
The objective of the company is to make its products known to other companies. That is why we invite you to take a look at our catalog.
We hope that our products are of good taste.
BASQUEAT.
Basqueat kooperatibaren estatutuak
1. Xedapena: Izena eta eraketa juridikoa
Barrabas da kooperatiba honen izena eta honako legeriaz osatuko da:
● Eusko jaurlaritzak ekainaren 24an euskadiko kooperatibei buruz onartutako legearen printzipio eta xedapenak.
● Aplikatu beharreko gainerako legezko manuak
● Azkenik, honako estatutuak:
2. Xedapena: Helbide soziala
Usabal 26. 20400 Tolosa, Gipuzkoa. Tlf: 943697122
E-maila: Basqueeatgmail.com
3. Xedapena: Lurralde eremua
Bazkideen lan eremua Laskorain Ikastolako batxilergo 2C gelan izango da.
4. Xedapena: Kooperatiben zeregina
Gure kooperatibaren zeregina EJE proiektuaren baldintzapean,produktuen salerosketa egitea da beste kooperatiba batzuekin.
5. Xedapena: Jardueraren iraupena
Basqueat kooperatibak 2020ko abendutik 2021eko ekainera arte iraungo du.
6.Xedapena: Bazkide langile izateko baldintzak
Bazkide izateko baldintza Laskorain Ikastolako administraritzako arloan lan egitea izango da.
7. Xedapena: Bazkideen betebeharrak
Bazkideak betebehar hauek dituzte:
1. Lan orduak errespetatzea.
2. Bakoitzak bere betebeharrak hartzea.
3. Bileretan parte hartzea eta hauetan parte aktiboa izatea.
4. Lanera ez joatea justifikatuta egon behar du.
5. Kooperatibaren barruan giro egokia sortzen laguntzea eta errespetuz jokatzea.
6. Bazkide izateak dakartzan betebehar ekonomikoak betetzea. 7. Kooperatibaren prestigioa gutxiestea ekar dezakeen adierazpen publikorik ez egitea.
8. Estatutuetatik eta arau legaletatik datozen bestelako betebeharrak.
9. Kooperatibari buruzko datuak eta jarduerak isilpean gordetzea, hauek zabaltzeak kooperatibaren interes sozialak kaltetu baditzake.
10. Kooperatibaren hobekuntzarako ideiak planteatu eta aurrera ateratzen saiatu.
8.Xedapena: Hutsegiteak
1- Enpresaren kaltetan jokatzea, esaterako: Kapital sozialetik dirua hartzea edota enpresaren aurkako kanpaina bat gauzatzea.
2- Justifikatu gabeko bi falta edo gehiago izatea.
3- Lankideenganako errespetu faltak.
4- Lan nahiko ez egitea.
5- Ordainketa epeak ez errespetatzea.
9. Xedapena: Diziplina arauak
Bazkideen estatutuetan agertzen diren arauak ez ba dira errespetatzen isun ekonomikoa izango dute langileek edo bere soldatatik zati proportzionala kenduko zaie.
10.Xedapena: Osaketa
Batzar Nagusiko bazkide nagusiak Alaitz, Harriet, Maialen, Itziar, Ioritz eta Ainhoa dira eta bakoitzak bere egitekoa du. Batzar orokorra urtean behin egingo da gutxienez eta kooperatibaren egoera ikusi eta hobekuntzak proposatzeko erabiliko da.
11. Xedapena: Akordioak
Akordioak gehiengo sinplez hartuko dira. Hala ere, berdinketa gertatzen bada, eztabaidatu egingo da, erabaki batera iristearren. Ideia inposaketarik ez da onartuko.
12. Xedapena: Osaketa
13. Xedapena: Erantzukizuna
Erantzukizuna bazkide bakoitzak jarri duen kapitalera mugatzen da.
14. Xedapena: Kapital Soziala
Kapital Soziala derrigorrezko eta aukerazko aportazioek osatzen dute, bazkideek egindakoak.
15. Xedapena: Derrigorrezko aportazioak
1. Sozioek egin beharreko aportazio minimoa 10€ koa izango da.
2. Enpresak hala behar izanez gero, diru gehiago jarri beharko da.
3. Diruaren ordainketan atzeratzen den bazkideak, egun bakoitzeko atzerapenagatik euro 1 gehitu beharko du bere aportazioan. (Asteburuak ez dira kontatzen, hau da, astelehenetik ostiralera)
4. Falta justifikatu gabe bakoitzeko 5€ ordaindu beharko ditu langileak.
16. Xedapena: Irabazien erabilera
Irabaziak gastuei aurre egiteko eta hasierako inbertsioa berreskuratzeko izango dira.
17. Xedapena: Galerak
Galerak izanez gero, bazkideek hartu beharko dute erantzukizuna, eta eurek ordaindu beharko dituzte galerak suposatzen duten diru kantitatea.
18. Xedapena: Elkartearen dokumentazioa
Kooperatibak honako liburuak eraman beharko ditu:
-Akten liburua
- Egunkaria, Nagusi eta Egoera-balantzea
- Disposizio legalangatik eskatzen diren besteak.
19.Xedapena: Kooperatiba desagertzearen zergatia
Kooperatiba desagertzearen arrazoia 2020/2021 ikasturtearen amaitzea izango da.
20. Xedapena: Geratzen denarekin zer egin
Guztia kooperatibaren bazkideen artean zati berdinetan banatuko da.
Centro: LASKORAIN IKASTOLA
Direccion: Usabal 26, Tolosa, 20400, Gipuzkoa , Euskal Herria
Correo Electrónico: basqueeat@gmail.com
Alumnos/as: 6
© Ciudad Tecnológica del Valle del Nalón, 2009