SARRERA
Gu Laskorain Ikastolako (Tolosa, Gipuzkoa) Batxiler 2ko 5 ikasle gara (Irati, Apostel, Janire, Ainhoa eta Izarne) eta gure enpresaren izena AZOKA da.
Kooperatibaren helburua beste kooperatiba batzuekin harremanetan jartzea da eta, honekin, enpresen funtzionamendua nolakoa den ikastea. Gainera, gure adineko jendearekin harremanetan jartzeko aukera emango digu, etorkizunerako prestatuz.
Gure produktuak zuen gustukoak izango direlakoan gaude, horregatik gure katalogoa ikustera animatzen zaituztegu. Prezioak ere ezin hobeak izango dira.
Eta gure konpromisoak beteko ditugula zin egiten dizuegu.
AZOKA
INTRODUCCIÓN:
Nosotros, somos unos alumnos de segundo de bachillerato de la Ikastola Laskorain de Tolosa, Gipuzkoa. Somos un grupo de cinco personas (Irati, Apostel, Janire, Ainhoa e Izarne) y el nombre de nuestra kooperatiba es AZOKA.
El objetivo de nuestra cooperativa es ponernos en contacto con otras empresas y aprender su funcionamiento, para que nos sea útil en un futuro.
Esperamos que nuestro catálogo sea de vuestro agrado, por eso os animamos a que lo veáis. Además nuestros precios son inmejorables.
Y os aseguramos que tendremos un compromiso excepcional.
AZOKA
INTRODUCTION:
We are high school students of the Ikastola Laskorain, Tolosa, Gipuzkoa. We are a group of five people (Irati, Apostel, Janire, Ainhoa and Izarne) and the name of our company is AZOKA. The objective of our cooperative is to get in touch with other companies and learn how it works, so that it will be useful in the future. In addition our prices are unbeatable.
Hope you like our catalogue, that´s why we encourage you to see it, and we assure you that we will have an exceptional commitment.
AZOKA
ORGANIGRAMA
“Azoka” Kooperatibaren estatutuak
- 1. xedapena: Izena eta eraketa juridikoa
“Azoka” izenarekin, 4/1993 legean oinarrituko den kooperatiba sortzen da.
- 2. xedapena: Helbide soziala
Usabal 26, 20400 Tolosa, Gipuzkoa. Tlf: 943697122
E-maila: 2019azoka@gmail.com
- 3. xedapena: Lurralde-eremua
Bazkideen lan-eremua, batez ere, Laskorain Ikastolako batxilergoko 2.A gela izango da. Enpresaren helbidea, Usabal Auz., 26, 20400 Tolosa, Gipuzkoa izango da.
- 4. xedapena: Kooperatibaren zeregina
Kooperatibaren zeregina, batik bat, EJE proiektuaren baldintzapean, bertako produktuak saltzea eta beste kooperatiba batzuekin harremanetan jartzea da.
- 5. xedapena: Jardueraren iraupena
2019-2020ko azken bi ebaluaketak irauten duenaren araberakoa izango da, hau da, Azaroak 22tik apirilaren 30 ra.
- 6. xedapena: Bazkide-langile izateko baldintzak
Laskorain Ikastolako ikasle izatea, eta bestalde, ekonomia tailerra aukeratu izana.
- 7. xedapena: Bazkideen betebeharrak
Bazkide guztiek betebehar hauek dituzte:
1.-Egunero lana egitea.
2.-Bakoitzaren lana norberak egin beharko du eta ez inori utzi, eta laguntza behar denean elkar lagundu.
3.-Lanak eskatzen diren eperako aurkeztu beharko dira.
4.-Faltak justifikatu egin beharko dira.
5. -Bileretara joan eta eztabaidetan parte hartu.
- 8. xedapena: Hutsegiteak
1.- Hutsegite larriak:
a) Enpresaren kaltetan jokatzea, adibidez: kapital sozialetik dirua hartzea.
b) Justifikatu gabeko bi falta edo gehiago edukitzea.
c) Kideenganako errespetu-falta.
d) Lan nahikoa ez egitea.
e) Ordainketa epeak ez errespetatzea.
- 9. xedapena: Disziplina arauak
Bazkideak Estatutu hauetan agertzen diren arau-hausteengatik zigortuak izango dira, hala nola, egoeraren arabera neurri hezitzaile desberdinak hartuko dira. Gaiaren inguruan hitz egin eta gero, akordio batera iritsiko ginateke, gehiengo baten iritzia kontuan hartuta.
SOZIETATEAREN ORGANOAK LEHENENGO SEKZIOA: BATZAR OROKORRA
- 10.xedapena: Osaketa eta klaseak
Batzar orokorra osatuko duten bazkideen izenak hauek dira: Apostel Preda, Janire Izagirre, Irati Aizpurua, Izarne Sarasola, Ainhoa Belza. Batzar Orokorra urtean behin egingo da gutxienez, ikasturte amaieran eta gainontzean, beharren arabera.
- 11.xedapena: Akordioak hartzea
Akordioak gehiengo sinplez hartuko dira. Hala ere, berdinketa gertatzen bada, zuzendariak, hau da, Apostel Preda izango du azkenengo hitza. Zuzendaria falta denean zuzendari ordeak hartuko du kargua Janire Izagirre.
BIGARREN SEKZIOA. KUDEATZE-KONTSEILUA
- 12. xedapena: Osaketa
1. Gure kooperatibaren zuzendaria: Apostel Preda
2. Zuzendari ordea: Janire Izagirre
3. Idazkaria: Irati Aizpurua
4. Diruzaina: Ainhoa Belza
5. Komunikazioa: Izarne Sarasola eta Ainhoa Belza
6. Salerosketa: Izarne Sarasola, Apostel Preda, Irati Aizpurua eta Janire Izagirre
7. Saltzaileak: Izarne Sarasola, Apostel Preda, Irati Aizpurua eta Janire Izagirre
- 13. xedapena: Erantzukizuna
Erantzukizuna bazkide bakoitzak jarri duen kapitalera mugatzen da.
- 14. xedapena: Kapital soziala
Kapital soziala derrigorrezko eta aukerazko aportazioek osatzen dute, bazkideek egindakoak.
- 15. xedapena: Derrigorrezko aportazioak
1. Sozioek egin beharreko aportazioa 10 eurokoa izango da.
2. Enpresak hala behar izanez gero, diru gehiago jarri beharko da.
3. Diruaren ordainketan atzeratzen den bazkideak, justifikatu gabekoa bada, egun bakoitzeko atzerapenagatik euro bat gehitu beharko du bere aportazioan.
- 16. xedapena: Irabazien erabilera
Irabazien %100-a Aasara ONGra bideratuko dugu. Indiako haurren lankidetza proiektuak sustatu, finantzatu eta gainbegiratzen dituena, Mumbai metropoli kaleko neska-mutilak ongietorria, hezi eta txertatzea helburu dutenak.
- 17. xedapena: Galerak
Galerak izanez gero, bazkideek hartu beharko dute erantzukizuna, eta eurek ordaindu beharko dituzte galerak.
LIBURUAK
- 18. xedapena: Elkartearen dokumentazioa
1. Kooperatibak honako liburuak eraman beharko ditu:
a) Akten liburua.
b) Egoera-balantzea.
c) Disposizio legalengatik eskatzen diren besteak.
LIKIDAZIOA
- 19. xedapena: Kooperatiba desagertzearen zergatia
Kooperatiba desagertzearen arrazoia 2019 -2020 ikasturtea amaitzea izango da.
- 20. xedapena: Geratzen denarekin zer egin
Sobratzen den kantitatearen arabera, bi aukera ditugu, GKE bati eman edo gutxi bada soberan geratzen den kantitatea gure artean banatu produktuak.
Centro: LASKORAIN IKASTOLA
Direccion: USABAL 26, TOLOSA, 20400, Gipuzkoa , España
Correo Electrónico: 2019azoka@gmail.com
Alumnos/as: 5
© Ciudad Tecnológica del Valle del Nalón, 2009