Kaixo,
Mendillorri BHI ikastetxeko (Iruñea, Nafarroa) DBH 3. mailako 14 ekintzaile gara. Gure helburu nagusia enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko egin beharreko guztia ikastea da eta horretarako, ONAfarroa S.Coop kooperatiba sortu dugu.
Gure kooperatibak munduari gure lurraldeko jaki zein bestelako produktu gorenak ezagutarazi nahi dizkio. Horregatik, Nafarroako produktuak salerosketan arituko gara. Gure herrialdearekin konprometitua dagoen enpresa izateaz gain, munduan gertatzen denarekin ere konprometituak gaude. Hortaz, gure irabazien %10a HELP-NA izeneko gobernuz kanpoko erakundeari emanen diogu giza-larrialdietan laguntza ematen jarraitu ahal izateko. Gure enpresan bezeroekin, hornitzaileekin eta beste kooperatibetako kideekin, ikasle zein irakasleekin, harreman ona izatea oso garrantzitsua da. Beraz, gure konpromisoa beteko dugunaz ziur egon zaitezkete. ONAfarroa kooperatibaren produktuak zuen gustukoak izango direlakoan gaude. Gure katalogo zabala ikustera eta probatzera anima zaitez!!Eskariak egiteko,
onafarroa@gmail.com posta elektronikoa
848 43 05 00 telefonoa
Mila esker zuen arretagatik,
ONAfarroa S.Coop
Gure katalogoak 30 orrialde baino gehiago ditu. Horregatik bi zatitan banatu dugu:
https://www.flipsnack.com/EEDE95A7C6F/onafarroa-katalogo-1-zatia-azkena.html
https://www.flipsnack.com/EEDE95A7C6F/onafarroa-katalogo-2-zatia-azkena.html
Nuestro catálogo tiene más de 30 páginas. Por eso, lo hemos divido en 2:
https://www.flipsnack.com/EEDE95A7C6F/onafarroa-katalogo-1-zatia-azkena.html
https://www.flipsnack.com/EEDE95A7C6F/onafarroa-katalogo-2-zatia-azkena.html
Centro: IES MENDILLORRI BHI
Direccion: C/Consejo de Ustarroz, 2, Pamplona, 31016, Navarra, España
Correo Electrónico: onafarroa@gmail.com
Alumnos/as: 14
© Ciudad Tecnológica del Valle del Nalón, 2009