Kaixo, Iruñeko Iturrama ikastetxekoak gara, 4. mailako ikasleak gara eta D ereduan ikasten dugu, aniztasun taldean. Klasean 9 ikasle gaude; Beñat Barberena, Naiara Bitas,Ion Irisarri, Paula Elizondo, Maite Padillo, Eneko Azkona, Unai Barburu, Gorka Abad eta Jon Idoate gara.
Gu 15-17 urte bitartekoak gara. Lanbide honetan, EJE proiektuan sartuak gaude, astean hiruzpalau ordu aritzen gara eta irakasle laguntzailea Maria dugu.
Proiektu honetan egin dugun lehendabiziko gauza gure talderako izen bat aukeratzea izan da, ondoren, bakoitzak logotipo bat egin dugu eta gehien gustatzen zaiguna aukeratu dugu. Hainbat izen zeuden aukeratzeko (Ikko,iturbeltz etab..) baina hau izan da gehien gustatu zaigun izena,
Izarritu erabaki dugu izango dela gure taldearen izena proiektu honetan. Gure enpresa sortzeko gure poltsikotik dirua jartzen ari gara, astero 1€, kooperatibaren kapitala izateko.
Gure asmoak hauek dira: Kurtsoa gainditzea, enpresaren funtzionamendua nolakoa den ikastea, dirua lortzea eta gehiago ateratzea,ONG baterako dirua lortzea, beste kooperatibekin ongi konpontzea, proiektua ongi eta garaiz osatzea, besteekin komunikazio arina egotea, eta batez ere, taldean ongi moldatzea.
Proiektu honetan egin behar duguna beste institutuko eta beste pertsonekin produktuak saltzea eta trukatzea da.
Arce proiektuan sartuta gaude ere, Donostiko Zubiri Manteo instituarekin eta Asturiasko Selgas institutoarekin. Kurtsoan zehar, haiekin jarduera amankomunak egingo ditugu (Merkatuak, bisitak, tailerrak) .
School: IES ITURRAMA
Address: serafin olave 16, pamplona / iruña, 31007, Navarra, España
Email: izarritu@gmail.com
Web/Blog: http://irati.pnte.cfnavarra.es/iturrpro/aldizkaria/blogs/index.php?blog=55
Students: 9
© Ciudad Tecnológica del Valle del Nalón, 2009